top of page
Tokitu Studio Logoa
Lan Gunea

Konponbideak bilatzen dituen lan talde bat gara, gure inguruko mundu fisikoa eraldatu eta duintzeko lan egiten duena. Bilbon dugun egoitzatik, eraikinak, espazioak, hiri-planak, objektuak eta azpiegiturak imajinatzen eta sortzen ditugu, inguruarekin elkarrizketa interesgarriak sortzeko asmoarekin.

​

Estudioa 2020an sortu genuen, urteak elkarrekin Heatherwick Studio-n lan egin ondoren; gure lantegi eta eskola izan zen estudioa. Han ikasi genuen mundu osoko hirietan eskala handiko proiektuak lantzen, betiere eragin sozial positibo eta esanguratsua zuten proiektuak bilatuz.

​

Asmatzaile pragmatiko gisa—aurrez ezarritako estilo edo formula gabe—gure nahia pertsonak hunkitzea, harritu eta mundu errealaren konplexutasuna besarkatuko duten lekuak sortzea da. Ez dugu dogma zurrunik jarraitzen, eta giza esperientzia  jartzen dugu prozesu bakoitzaren erdigunean; gure ipar eta arrazoi bilakatuz.

​

Gure ibilbidea materialekin eta haien eraldaketa-moduekin estu lotuta dago. Ia artisau bihurtzen gaituen jakin-min horretatik sortu zen gure egungo metodoa: prozesu ireki bat, non taldeko kide bakoitzak zalantzan jarri, esploratu eta sortzen duen, ideiak askatasunez eboluzionatzen utziz.

​

Jarrera baikor eta praktikoarekin, elkarlanean aritzen gara gure bezeroekin. Haiek prozesuan barneratzen dira, gure intuizioak zalantzan jartzen dituzte, eta elkarrekin oharkabean igaro ohi diren aukerak deskubritzen ditugu. Gure egitekoa, entzutea, galdegitea eta, azkenik, leku berezi eta apartekoak sortzeko bide horretan zehar gidari izatea dira. 

​

Azken finean, gure izenak berak dioen bezala, hori da egiten duguna: lekua egin, lekuak sortu, Tokitu. 

 + INFORMAZIO GEHIAGO

Lan Mahaia
bottom of page