Gure jarduna. Diseinu zehatza edozein eskalatan.
Abangoardiako etxebizitza-ereduetatik nazioarteko espazio korporatiboetara. Diseinu zehatzeko eta obra-kontrol zorrotzeko metodologia aplikatzen diogu zure sektorearen errealitate espezifikoari.
ONGIZATE ARKITEKTURA
OSASUNA, KIROLA ETA ARKITEKTURA PUBLIKOA
Osasun, kirol eta hiritar espazioek askotan egiten dute huts, batez ere bi modutan: hotzak eta inpertsonalak izan oi dira, giza eskala gabeak eta normalean ingurune disfuntzionaletan bihurtzen dira. Tokitun, ongizatea eta komunitatearekiko lotura sustatzen duten espazioak diseinatzen ditugu.
Obra berria
Besteak beste, instalazio zibikoak edo medikuntzarekin erlazionatutako espazioak
Birgaitzeak
Gizartean eragin positiboa duten eta sozializazioa sustatzen duten hirigintza planak.
Barne Diseinua
Klinika pribatuak edota osasun orokorrean eta kirolean fokua duten nazioarteko estandarretatik edaten duten espazioak

ETXEBIZITZA ARKITEKTURA
EGILE HABITATAK
Zure inbertsio handienaren inguruko antsietatea ezabatzen dugu. Milimetro bakoitza diseinatu eta 3Dn bistaratzen dugu obra zapaldu aurretik, ezustekoak eta aurrekontu-desbideratzeak minimizatuz.. Emaitza beti nortasun bereizgarria duen espazio paregabea izango da.
Obra berria
Etxebizitza-sustapen bereziak,katalogopeko etxebizitza generikoen aurrean.
Birgaitzea
Ondarearen eta konplexutasun tekniko handiko baserrien eraldaketa erradikala.
Barne Diseinua
Neurrira egindako esku-hartze integralak etxebizitza berezietan

ARKITEKTURA IRAGANKORRA
EGITURA NOMADAK
Ekitaldi edo jaialdi bat duzu edo stand bat behar duzu — eta inpaktua sortzeko aukera bakarra. Ez dago tarterik akats logistikorik edukitzeko, ezta garaiz prest ez dauden muntaketetarako ere. Ondo pentsatutako muntaketa-sistema eta hondakin minimoa duten instalazioak diseinatzen ditugu, estetika eta diseinu onari uko egin gabe. Gure lanak FITUR azokako "Stand Onenaren" saria irabazi zuen Basquetour-entzat — primeran dakigu zer behar den segundo bakar batean zure produktua nabarmentzeko.
Obra berria
VIP azpiegiturak eta musika jaialdietarako pabiloiak.
Barne Diseinua
Nazioarteko azoka-standak eta goi-mailako aldi baterako erakusleihoak.

OSTALARITZA ETA MERKATARITZA
AISIALDIRAKO ARKITEKTURA
Gaur egungo bezeroek ez dute non lo egin, jan edo erosi bakarrik aukeratzen: disfrutatu, partekatu eta gomendatzako esperientziak aukeratzen ditu. Bertara hulbiltzea arrazoi bihurtzen duten espazioak diseinatzen ditugu.
Obra berria
Hotelak, jatetxeak, taberanak eta klubak
Birgaitzeak
Ondare historikoan barrena ere egin ditugu interbentzioak, Salamankako Castillo del buen Amor Hotelean esaterako.
Barne Diseinua
Merkataritza eta kale mailako lokalen berritze lanak

TALENTUARENTZAKO ARKITEKTURA
LANERAKO ESPAZIOAK
Arima bako lan-espazio batek ez ditu profesional onenak erakartzen, ez du daukazun taldea mantentzen laguntzen eta ez du zure enpresaren historia kontatzen. Zure egoitza langileek aukeratzen duten eta bezeroentzat euren buruetan markatuta geldituko diren lekuan bihur dezakegu.
Obra berria
Zure marka islatzeko diseinatutako enpresa-pabiloiak eta negozio-egoitzak.
Birgaitzeak
Industria-eraikinak bulego moderno bihurtzen ditugu, izaera berezia duten espazioak sortuz.
Barne Diseinua
Zure espazioa birmoldatzen dugu ongizatea, produktibitatea eta bezeroen lehen inpresioa maximizatzeko.






